Peoiarekin mugitzeko arauak gogoratuko ditugu:
-Peoiak lauki bat aurreratzen du aldiro zutabez aldatu gabe.
-Peoiak lauki bat aurreratzen du aldiro zutabez aldatu gabe.
-Mugitzen dugun lehen aldian, lauki bat edo bi aurreratzeko aukera daukagu.
-Peoiak beti aurrera egiten du, ez du sekula atzera egiten.
-Peoiak diagonalki mugituz harrapatzen du aurkariaren pieza bat, baldin eta pieza hori ondoko zutabean eta bere aurrean badago.
-Pieza bakarra harrapa daiteke jokaldi bakoitzeko
Peoiaren mugimenduak praktikatzeko peoien lasterketan jolastuko gara:
Peoien lasterketa:

Lehenengo partidan lau peoiekin jolastuko gara, laurak bigarrengo hilaran jartzen dira c-f etxoletan. Txuriak hasten dira eta jokoaren helburua beste aldera peoi batekin iristea da. Hau lehena lortzen duena irabazten du. Geroxeago 6 peoiekin egingo dugu eta bukatzeko 8 peoiekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario