Hurrengo bideojokoan zaldiaren mugimendua praktikan jarriko dugu. Jokoarekin hasteko "PLAY" sakatu behar dugu, gero, jokoaren maila aukeratuko dugu: "Novice=Maila erraza", "Amateur=Tarteko Maila", "Pro=Maila Zaila". Hurrengo irudian tableroa agertuko da. Partidan zehar ingelesez idatzitako mezu batzuk agertuko dira, berriz ez agertzeko "Disable Hints" sakatu behar dugu. Hori egin eta gero zaldia mugitzeko aukera izango dugu. Tableroaren edozein kasilan jarri eta partida hasi egingo da. Gure helburua txanponak eskuratzea da. Horretarako peoiak ezabatu behar ditugu tableroa hutsik geratu arte. Denak jaten ditugunean txanpon bat agertuko da, hura jan ezkero puntuak lortuko ditugu.
Zaldia mugitzeko gogoratu nola zen bere mugimendua!
2011/11/13
Zaldiarekin jolasten
2011/11/01
Lehenengo klasea, Peoiekin jolasean
Peoiarekin mugitzeko arauak gogoratuko ditugu:
-Peoiak lauki bat aurreratzen du aldiro zutabez aldatu gabe.
-Peoiak lauki bat aurreratzen du aldiro zutabez aldatu gabe.
-Mugitzen dugun lehen aldian, lauki bat edo bi aurreratzeko aukera daukagu.
-Peoiak beti aurrera egiten du, ez du sekula atzera egiten.
-Peoiak diagonalki mugituz harrapatzen du aurkariaren pieza bat, baldin eta pieza hori ondoko zutabean eta bere aurrean badago.
-Pieza bakarra harrapa daiteke jokaldi bakoitzeko
Peoiaren mugimenduak praktikatzeko peoien lasterketan jolastuko gara:
Peoien lasterketa:

Lehenengo partidan lau peoiekin jolastuko gara, laurak bigarrengo hilaran jartzen dira c-f etxoletan. Txuriak hasten dira eta jokoaren helburua beste aldera peoi batekin iristea da. Hau lehena lortzen duena irabazten du. Geroxeago 6 peoiekin egingo dugu eta bukatzeko 8 peoiekin.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)